-
ARRABOTS
Publicado por Semana Grande | Fecha 19-08-2011 23:30 | Categoría Romería | Lugar Plaza de la Constitución
Patrocinador: Kutxa
Arrabots taldea 2010ean sortu zen dantzaldi gidatuak egiteko xedearekin; Gari Otamendi, Txus Aranburu, Arkaitz Miner, Iñaki Otegi eta Jokin Otamendik lehendik ere dantzaldietan ibilbidea egin dutelarik. Jokin Otamendi dantza-maisuaren gidaritzapean modu errazean dantzan jartzen dituzte erromeriara joandakoak.
Horrez gain, badu beste berezitasun bat, doinuak gidatzen dituen soinu tresna arrabita ala biolin tradizionala baita; bertako plazako dantzak eta Europako herri dantzak erakutsi eta festa dibertigarri bat egitea da Arrabotsen helburua.
Euskal Herriko erromerietan arrabita (edo biolin tradizionala) eta panderoa ala ttunttunarekin osatutako formazioa ohikoa zela diote
hainbat dokumentuk, baina ez da gaur arte tradizioaz jaso dugun orkestra-eredu bat.
Biolinaren eremu musikala zabala izanik ere,
joandako mendean, eta salbuespenak salbuespen, bigarren planoan, edo lagungarri gisa aritu da biolina euskal formazio tradizionaletan.
Arrabotsen asmoa da biolinari nortasun propioa ematea herri- musikan: biolina arrabita izatea.
Azken hamarkadan, hainbat erromeri, dantzaldi eta saio partekatu ondoren, 2009ko udazkenean ekin zioten errepertorioa eta jotzeko moldea eta estiloa batera lantzeari. Biltze horren emaitza da Arrabots.Youtube
Enlaces externos
- Web: http://www.arrabots.com
- Facebook: https://www.facebook.com/pages/ARRABOTS-Dantzarako-Musika/133462003330513










